Azken egunak Berroetako VIII. Mendi Maratoi Erdian izena emateko

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 1a, 19:00

Maiatzaren 11n izanen da lasterketa eta 5era arte eman daiteke izena herrikrosa.eus webgunean

Berroetako Mendi Elkarteak zortzigarrenez antolatuko du aurten Saioa mendira igotzeko mendi lasterketa eta maiatzaren 11n izanen da, igandea. Irteera 09:00etan izanen da herriko plazatik eta 08:00etan hasiko dute dortsal banaketa.

Aurten ere bi ibilbide egiteko aukera emanen dute: luzea (Saioako kaskoraino, 21,6 kilometrorekin eta 1.274 metroko desnibela) eta motza (inguruko mendietatik, 14,8 kilometrorekin eta 737 metroko desnibela). Bi ibilbideak batera aterako dira, luzea akitzeko hiru ordu eta erdi izanen da gehienezko denbora eta motzean bi ordu eta erdi.

Proban izena emateko epea maiatzaren 5era arte egonen da zabalik eta herrikrosa.eus webgunearen bitartez egin beharko da, 22 euro ordainduta. Lasterketaren araudia ikusteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun