Karma taldeak kontzertua emanen du ortziralean Txokoton

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 30a, 14:30

Argazkia: Jean Larregaray.

Maiatzerako ere agenda kulturala prestatu du Elizondoko Txokoto tabernak eta aste honetan izanen du lehen ekitaldia; Karma euskal power rock taldearen kontzertua maiatzaren 2an 22:00etan

Maiatzaren 10ean, larunbata, poesia irakurketa musikatua izanen da Itxaro Borda idazlearen eta Joseba Irazoki musikariaren eskutik, 12:30ean. Maiatzaren 19tik 23ra bat eginen dute Aroztegiko auzipetuen absoluzio eskaerarekin Iruñean. Azkeneko hitzordua hilaren 25ean izanen da, Moxal eta Miren Narbaiza euskal artistek pop rock esperimentaleko kontzertua emanen baitute 19:30ean.

Ekitaldi guziak debalde izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun