Baztango Udalak aurrebegirale ikastaroa antolatu du berriki Elizondon, Nafarroako Gobernuak 100% diruz lagunduta. Urtxintxa elkarteak eta Berhezi berdintasun aholkularitzak gidatu dute 20 orduko ikastaroa, bortz saiotan banatua.
Lehenbiziko saioa hezkidetzaren inguruan izan zen eta gai ugari landu zituzten; oinarrizko kontzeptuak, hizkuntza ez zapaltzailea, erabiltzen diren material eta dinamiketan genero karga identifikatzeko eta murrizteko estrategiak, helduon arteko talde lana eredu (komunikazio ez bortitza, entzute aktiboa, horizontaltasuna...), denbora eta espazio feministen sorkuntza eta biolentzia matxistak. Saio hori Berhezik eman zuen. Hurrengo lau saioak Urtxintxak eman zituen eta denbora librearen inguruko gaiak landu zituzten.
Ikastaroak «arrakasta handia» izan duela erran du udalak, «izen emate kopurua altua izan da eta 20 gazte gelditu dira itxaron zerrendan». Hala ere, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du irailean bertze ikastaro bat emanen dutela, eta datak zehaztean zabalduko dute informazioa.
Baztango Udalak eskerrak eman dizkie ikastaroan interesa erakutsi duten gazte guztiei.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!