Antolatzaileek azaldu dutenez, «tarteka kirik egiten zuten miruen hegaldienpean, Su festak liburuaren haria solasbide harturik, saiakeren atalean Euskadi literatura saria irabazitako liburua. Musika makrojaialdien sorreraz mintzatu zen Urzelai, azkeneko hamarkadetan Euskal Herrian musika eta identitatea nazionala uztartuz sortu diren olatu kontrakultural desberdinez, eta hirien eraberritzeko kulturaz egindako erabilera politiko eta ekonomikoaz, Guggenheim eta BBK Live erran modu batez».
Horrez gain, «makrojaialdien hastapenerat itzulirik, iragan mendeko 60ko hamarkadan, musikak orduko mugimendu sozial, aldarrikapen eta desirak adierazteko eta bideratzeko ahalmena izan zuela erran zuen. Hortaz, oraingo krisi ekosoziala kontuan harturik, desira berriak kitzikatzeko gai izanen ote den galdetu zuen, hurbilekoarekin gozatzeko, arduratsuak izateko, neurritsuak… Horrelako desirak piztu eta kantatzeko ahalmena izanen ote du musikak?».
Mintzaldiari mokadu batekin jarraipena eman zioten, musikaz giroturik ele-mele zintzurra busti bidenabar.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!