Txaruta elkarteak hogeita hamalaugarren aldiz antolatutako Baztango Udaberriko txapelketako finalak apirilaren 27an, igande goizean jokatu dituzte Elizondoko Baztan Udal pilotalekuan eta Iruritako Aranabia pilotalekuan. Iker Salaberria eta Aingeru de la Fuente pilotari profesionalak izan zen sari banaketan.
Finaletako emaitzak
Elizondon jokatutako finaletan:
- Umeak A kategorian, Goizuetako Urki Larraldek eta Joan Olaizolak 18-17 irabazi zieten Ororbiako Asier Etxeberriari eta Goizuetako Oinatz Goizuetari.
- Kimuak A kategorian, Bortzirietako Ekaitz Madariaga aranztarrak eta Eñaut Zubieta beratarrak 18-16 irabazi zieten Iruritako Jokin Ripari eta Aiert Urrutiari.
- Haurrak A kategorian, Iruritako Oihan Brañak eta Urdazubiko Julen Agestak 18-2 irabazi zieten Amezketako Aitor Arteagari eta Andoaingo Unax Gonzalezi.
- Kadete A mailan, Barañaingo Abraham Antimasberesek eta Julen Bengoetxeak 18-10 irabazi zieten Leitzako Egoi Bidarti eta Oinatz Alkortari.
- Gazte mailan, azkenik, Oiartzungo Manex Olaizek eta Unai Zelaiaranek 22-6 irabazi zieten Lazkaoko Beñat Perezi eta Andoaingo Aimar Segurolari.
Bertze lau finalak Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatu zituzten:
- Umeak B kategorian, Iruritako Ibai Etxenikek eta Asier Gamiok 18-17 irabazi zieten Lesakako Eneritz Muñoari eta Oihan Irurietari.
- Kimuak B kategorian, Arraiozko Aiora Arraztoak eta Iruritako Oihan Etxenikek 18-11 irabazi zieten Erratzuko Julen Irigoieni eta Iruritako Mikel Agerralderi.
- Haurrak B kategorian, Ultzamako Aimar Orkinek eta Jon Ander Okiñenak 18-8 irabazi zieten Barañaingo Aitor Sarasari eta Joseba San Romani.
- Kadete B mailan, azkenik, Lizarrako Mikel Fernandezek eta Eder Pascalek 18-16 irabazi zieten Ataungo Oihan Arandiari eta Beñat Arreseri.