Haurren kasketak eta frustrazioa kudeatzeko saioa eginen dute maiatzaren 6an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 29a, 15:00

Irudia: Freepik.com

Baztango Gizarte Zerbitzuak Kasketak, frustrazioarekiko tolerantzia eta komunikazio ez bortitza solasaldia antolatu du heldu den asteartean, maiatzaren 6an, 17:00etan Arizkuneneko sabaian

Agintzari kooperatibak gidatuko du saioa eta Lehen Hezkuntzako haurren gurasoei egonen da zuzendua, baina interesa duen orok parte hartzen ahalko du. Bertzeak bertze, kasketei nola aurre egin eta haurrak frustrazioa toleratzen ikas dezan zer egin daitekeen azalduko dute.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 689 035 078 telefono zenbakian edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun