Eguzkia lagun izan du aurten Elizondoko Udaberriko feriak eta arrakastatsua izan da XXV. Ahari Lehiaketa. Iaz bezala, 31 ahari aurkeztu zituzten; 25 buru beltzekoak eta sei buru gorrikoak. Horrez gain, behorrak eta behiak ikusteko aukera ere izan zen.
Ekitaldi ugari izan ziren goiz osoan: haurrendako birziklatze tailerra, txistulariak, Baztango Dantzari Ttikien emanaldia. Eguerdian urteko ardi gasnaren mozketa ekitaldia izan zen, eta Azpilkuetako Gontxea etxeko Jesus Zelaietak moztu zuen gasna, ireki berri duten Azpilkuetako Gasna gasnategikoa. Ondotik bertako produktuak dastatzeko aukera izan zuten.
Goiza borobiltzeko, ahari lehiaketako sariak banatu zituzten. Hauek izan ziren irabazleak kategoria bakoitzean:
- Buru gorriko antxu aharikoak:
- 1. Manuel Bertiz (Beartzun)
- 2. Sagrario Urroz (Elizondo)
- Buru gorriko ahariak:
- 1. Sagrario Urroz
- 2. Sagrario Urroz
- 3. Xabier Arraztoa (Irurita)
- Buru beltzeko antxu aharikoen saila:
- 1. Miguel Angel Maritorena (Irurita)
- 2. Begoña Etxalar (Almandoz)
- 3. Manuel Bertiz
- Buru beltzeko ahariak:
- 1. Manuel Bertiz
- 2. Miguel Angel Maritorena
- 3. Manuel Bertiz
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!