Erratzuko baratzeko mamuen tailerrean izena emateko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 28a, 11:00

Maiatzaren 10ean Birbira kolektiboko Amaia Zinkunegik txorimaloak egiteko tailerra emanen du Erratzuko plazan, 10:00etatik 13:30era, eguraldi txarra eginez gero frontoian. Saioa debalde izanen da eta maiatzaren 6ra arte eman daiteke izena Arizkunenean, 667 807 810 telefonoan edo kultura@baztan.eus helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun