Baztango Udalak eta Baigorriko Herriak Atzoko, gaurko eta biharko sareak: Nor bizi da Izpegiren bertze aldean? ekimena antolatu dute bertze behin, bi ibarretako gazteen arteko harremanak sustatzeko eta elkarren historiak ezagutzeko helburuarekin.
Topaketaren laugarren edizioa maiatzaren 24an Izpegin izanen da eta aurrehistoria izanen du gai nagusia, horren inguruko ekitaldi ugarirekin: sua pizten ikasteko tailerra, txalapartaren hastapenak, jokoak… Baztanen 12 eta 15 urteko gazteei zuzendua egonen da (2010-2013an sortuak) eta Baigorrin 11-15 urtekoendako (2010-2014an sortuak).
Jardunaldiak leku mugatuak izanen ditu eta maiatzaren 10era arte eman daiteke izena, Baztanen 689 03 50 78 telefonoan edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbidean eta Baigorrin 06 43 62 23 22 telefonoan edo animazioa@baigorry.fr helbidean.
Egun osoko topaketa izanen da eta jarduera guziak euskara hutsean izanen dira. Horrez gain, norberak bere bazkaria etxetik eramateko eskatu dute.