Koro Ttikiren 'Sorgin zahar berriek' ikuskizuneko sarrerak salduko dituzte larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 25a, 15:30

Iruritako Olari jatetxean eta Elizondoko Malkorra gozotegian 12 eurotan egonen dira salgai txartelak, apirilaren 26an 10:30etik 12:30era

Elizondoko Abesbatza Ttikiak Sorgin zahar berriek musikala aurkeztuko du maiatzaren 17an eta 18an, larunbat eta igandean, Iruritako Aranabia pilotalekuan. 19:00etan izanen dira emanaldiak bi egunetan, eta abesbatzarekin batera, Iruritako Dantzariek, Ainara Unanuak eta Majoxko taldeak parte hartuko dute ikuskizunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun