'Kuir' ihes gela eginen dute maiatzaren 15ean Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 25a, 14:00

8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua egonen da jarduera eta LGTBIQA+ pertsonen errealitateak hobeki ulertzea du helburu

LGTBIQA+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Baztango Berdintasun Zerbitzuak 'Kuir' ihes gela antolatu du maiatzaren 15ean. Arizkuneneko beheitiko solairuan 18:00etan izanen da ekimena, eta 8 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei egonen da zuzendua.

Joan den urtean sortu zen 'Kuir' egitasmoa eta haurrek «aniztasuna, errespetua eta elkarlana balio positibo gisa bizitzea eta ikastea» du helburu, «betiere modu dibertigarri eta parte hartzailean». Horretarako, «partaideek pistak aurkitu, erronkak gainditu eta taldean lan egin beharko dute abentura akitzeko».

Parte hartzeko izena eman beharko da, 613 003 634 telefonoan edo berdintasuna@baztan.eus helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun