Gan-torri zerbitzua izanen dute larunbatean Elizondotik herrietara bueltatzeko

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 24a, 18:00

Kinto bestak ospatuko dituzte Baztanen apirilaren 26an eta gauean Elizondon besta egin ondotik herrietarat bueltatzeko busa prestatu du Gizarte Zerbitzuak.

Ordutegiak

Plazatik abiatuko da eta 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean Lekaroz alderat joanen da, 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan, berriz, Arizkunerat. Txartelak hiru euroko prezioa izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun