Biltegia kudeatzeko eta orga jasotzailea erabiltzeko ikastaroa eginen dute maiatzean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 23a, 20:00

  • 50 orduko ikastaroa izanen da, maiatzaren 5etik 16ra, alde teoriko eta praktikoarekin.
  • Ikastaroa debalde izanen da, Europako Next Generation funtsak eta Nafarroako Gobernuak finantzatua.

Baztango Udalak eta Nafarroako Gobernuak biltegia kudeatzen eta orga jasotzailea erabiltzen ikasteko saioak antolatu dituzte Elizondon, Agefor Formación taldearen eskutik.

Guztira 50 orduko ikastaroa izanen da, bi astetan emanen dutena. Lehenbiziko 25 orduak biltegiaren kudeaketarako izanen dira, maiatzaren 5etik 9ra 09:00etatik 14:00etara. Bigarren astean orga jasotzailea erabiltzen ikasteko izanen da; maiatzaren 12an alde teorikoa eta 13tik 16ra praktikoa, biak ere 09:00etatik 14:00etara. Alde teorikoa Arizkunenean izanen da, praktikoa, berriz, frontoian.

Informazio gehiagorako eta izena emateko eskuragarri daude infoagefor@gmail.com helbidea eta 608 070 070 eta 676 350 852 telefonoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun