Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko auziari buruzko solasaldiak eginen dituzte apirilaren 28an Baztango lau kuarteletan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 22a, 15:00

Maiatzaren 19tik 23ra epaituko dituzte kanpaldian parte hartu zuten zazpi baztandarrak eta epaiketara begira, solasaldiak ematen ari da Aroztegiko Elkartasun Komitea

Baztango jendea informatzeko helburuarekin, lau solasaldi antolatu dituzte heldu den astelehenean, apirilaren 28an, lau kuarteletako herrietan:

  • Baztangoiza: Erratzuko Elkartean 19:30ean.
  • Elizondo: Lekarozko Elkar Txoko elkartean 20:00etan.
  • Erberea: Iruritako Gizarte Bilgunean 20:00etan.
  • Basaburua: Anizko Elkartean 19:30ean.

Solasaldietara joatera animatu dituzte herritarrak, baita auzipetuei elkartasuna adierazteko egiten ari diren ekintzekin bat egitera ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun