Iban Inda amaiurtarrak irabazi du Gipuzkoako paleta goma txapelketa

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 22a, 13:00

Real Sociedad taldeko Iban Inda amaiurtarra txapeldun eta Azkoitiko Iker Epelde txapeldunorde, Gipuzkoako lehen mailako buruz buruko paleta goma txapelketan.

Lehen mailako banakako finalean Iker Epelde azkoitiarrari 25-23 irabazi zion

Real Sociedad Clubeko Iban Inda Daintziart amaiurtarrak Gipuzkoako lehen mailako banakako paleta goma txapelketa irabazi du, apirilaren 11n Altzako frontoian jokatutako final gogor eta lehiatuan Azkoitiko Iker Epelderi 25-23 irabazita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun