'Su festak' liburua aurkeztuko du Jon Urzelaik apirilaren 29an Zapatilleran

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 19a, 11:00

Irudia: Arrosasarea.eus

Jon Urzelai idazle zumarragarrak Su festak liburua aurkeztuko du apirilaren 29an, asteartea, Elbeteko Zapatilleran 18:30ean. Baztango Talde Ekosozialak eta Zapatillerak antolatu dute ekitaldia, Makrojaialdiak. Musika eta balio ekosozialak izenburupean.

Euskadi Literatura saria irabazi zuen liburuak, eta «gerraondoko kontsumo gizartearen garapenaz, transgresioaren liluraz, gaztetasunaren asmakizunaz, folklorizazioaz, gentrifikazioaz… arituko da. Mairulegorretako lezeetatik hasi, Woodstockeko errepliketatik ibili eta Kobetamendi edo Arberatzeko belaietan geldituz. Musikaren arrimuan izaten diren su-bestetaz hain zuzen. Eta, hori guztia, krisi ekosozialarekin eta beharrezkoa den trantsizio ekosoziala bultzatzeko balioen sustapenarekin lotuz».

Zapatillerarat oinez, bizikletaz edo autoa partekatuz joateko eginahala egiteko eskatu dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun