Heziketa, ongizate emozionala eta antsietatearen kudeaketa lantzeko ikastaroa eginen dute Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 17a, 08:00

Baztango Udalak lau saioko ikastaroa antolatu du, apirilaren 30ean eta maiatzaren 7an, 14an eta 21ean, Arizkuneneko sabaian 17:30etik 19:30era. Oihana Zabaletak gidatuko ditu saioak eta heziketa, ongizate emozional eta mentala eta antsietatearen kudeaketa izanen ditu hizpide. Izena ematea zabalik da, 689 035 078 zenbakian edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun