Arkupeak elkarteko mendizaleek apirileko mendi irteera Baztango bazterretan egin zuten asteartean, hilaren 15ean, zehazki, Berroeta eta Almandozko mendietan barna. Berriki hildako Berako Paula Etxeberria Irigoien taldeko kidea gogoan izan zuten eta euripean egin zuten ibilbide gehiena 65 mendizalek. Ondotik, Oronoz-Mugairiko Urgain jatetxean ederki bazkaldu zuten. Irudiak: Joxe Zubieta
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.