'Sistema eraldatzeko, bollerismoak'
Solasaldiak bollerismoak sexu-genero sistemaren arauen hausturan eta bizitzeko eta harremanetan jartzeko modu berrien eraikuntzan duen zereginari buruzko hausnarketa kritikoa eta eraldatzailea eginen du. Neoliberalismoak identitate disidenteak (trans, marikak, bollerak) egungo sistemaren marjinen barruan sartu nahi dituela dioen premisaren arabera, hitzaldi honek defendatzen du bollerismoaren helburua ez dela sistemaren barruan asimilatua edo onartua izatea, baizik eta erregimen heterosexuala zalantzan jartzea eta desegitea, gizarte ez-bitarrak proposatuz, “gizon” eta “emakume” kategoriarik gabekoak, esparru baztertzaile gisa. Disidentziei, erresistentziei eta etorkizun bidezkoago, anitzago eta askeagoei buruz hitz egiteko gunea izan nahi du.