Bertan feria eginen dute ortzirale eta larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 16a, 10:30

Erratzuko artisauek, berriz, azoka eginen dute bihar ortzeguna Elizondon eta igandean Erratzun

Bertan Baztan elkarteak feria antolatu du bertze urte batez Aste Santurako. Elizondoko karrikak postuz beteko dira egun osoan apirilaren 18an eta 19an, 10:00etatik 20:00etara. Komertzioen postuez gain, Baztango Zaporeak eta Baztango Artisauak elkarteetako ekoizle eta eskulangileak ere bertan izanen dira. Gainera, goizetan gaiteroek girotuko dute feria.

Erratzuko artisauak

Erratzuko artisauak ere karrikara aterako dira aste honetan. Bihar, apirilaren 17an, Elizondoko plazan izanen dira eta igandean, apirilaren 20an, Erratzuko plazan. Denetik ikusteko eta erosteko aukera izanen da: Bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, sagar zukua, euskal pastelak, xaboiak, artile lanak, eskuz egindako osagarriak, zurezko lanak, larrugintza, garagardo artisaua, eskuz serigrafiatutako arropak...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun