DRS Razing taldeak Izpegiko Igoeraren zazpigarren edizioa antolatu du maiatzaren 3an Erratzun, Izpegiko lepora. Egitaraua urterokoa izanen da: 09:00etatik 12:00etara egiaztapenak eginen dituzte Erratzuko frontoian, errepidea 13:00etan hetsiko dute eta igoera 14:30ean hasiko da.
Partaideek lau saiakera eginen dituzte guzira, lehenengo biak entrenamendu gisa eta azkeneko biak ofizialak. Proba puntuagarria da Nafarroako Mendi Txapelketarako eta Nafarroako Junior Mendi Txapelketarako. 20:00ak aldera sari banaketa eginen dute Erratzuko plazan.
DRS Razing taldeak eskerrak eman dizkie babesle guziei, «haien laguntzarik gabe ez baitzen posible izanen igoera antolatzea».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!