Herri barneko errekaz eta ugalde bazterreko landareez solastatzeko ibilaldia gidatuko du larubatean Lorea Flores lesakarrak, biologian lizentziaduna eta ibai ekologian doktorea. Zehazki, landaredi horren kudeaketa izanen du mintzagai, izan ere, «urte batzuk dira halako inguruneak naturalizatu behar direla dioten lege eta araubideak onartu direla, eta horren ezarpena nolakoa izan beharko litzatekeen ikusiko dugu».
Baztango Talde Ekosozialak antolatu du hitzordua eta Elizondon barna izanen da, apirilaren 12an 11:30ean Fantxikeko plazatik abiatuta. Ordubete edo ordu eta erdiko luzera izanen du.