Nafarroako Akordeoilarien Topaketa eginen dute larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko apirilaren 10a

2019an Arantzan izan zen besta.

2011tik Nafarroako Akordeoilarien Topaketa ospatzen da urtero herriz herri, eta aurten Elizondoren txanda izanen da, apirilaren 12an

Goizean kalejira eginen dute herritik barna, 10:45ean Lur Aretotik abiatuta, eta 60 bat akordeoilari biltzea aurreikusi dute. 12:15ean ongietorria eginen diete bertaratutakoei plazako terrazetan, musika eta aperitiboarekin. 13:15ean bueltan joanen dira Lurrera eta bertan bazkaria izanen da 14:30ean, Santamariaren eskutik. Eguna borobiltzeko, 17:00etan kontzertuak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun