Kristina Berasain Tristan kazetari eta idazle nafarrak Sahara, herri bat erresistentzian liburua aurkeztuko du ortzirale honetan, apirilaren 11n, 19:00etan Arizkuneneko sabaian. Saharaztan elkarteak antolatu du hitzordua eta liburuaz mintzatzeaz gain, eskualdeko harrera familien esperientziak aditzeko aukera izanen da.
Solasaldiaren ondotik liburua salgai izanen da, eta Saharaztanen materiala erosteko aukera ere izanen da.
Harrera familia izateko deia
Oporrak bakean programarekin udan Saharako haurrak etxean hartuko dituzten familien bila ari da Saharaztan. Interesa dutenak edo informazio gehiago nahi dutenak elkartearekin harremanetan jartzen ahalko dira saharaztan@hotmail.com helbidearen bitartez edo edozein kiderengana hurbilduta. Izena emateko azken eguna maiatzaren 1a izanen da.