Baztango Hondakin Zerbitzuak konpost banaketa eginen du heldu den asteazkenean, apirilaren 9an, Iruritako Loizu gibeleko belaian 16:30etik aitzinera. Konpostatze prozesuan parte hartu duten herritarrendako izanen da orain emaitza eta norberak bere pala eta zaku, poltsa edo ontzia eraman beharko du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.