'Sorgin zahar berriek' ikuskizuna eginen dute maiatzaren 17an eta 18an Iruritan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 3a, 19:00

Argazkia: Jaime Viguria.

Elizondoko Abesbatza Ttikiak Sorgin zahar berriek musikala aurkeztuko du maiatzaren 17an eta 18an, larunbat eta igandean, Iruritako Aranabia pilotalekuan.

19:00etan izanen dira emanaldiak bi egunetan, eta abesbatzarekin batera, Iruritako Dantzariek, Ainara Unanuak eta Majoxko taldeak parte hartuko dute ikuskizunean.

Sarrerak salgai izanen dira laster, apirilaren akabailetik aitzinera, Iruritako Olari jatetxean eta Elizondoko Malkorra gozotegian eta 12 eurotan erosten ahalko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun