Apirilaren 4an mahai-ingurua eginen dute, Gazteok hamaika bide independetziarat izenpean, 19:30ean Lixutegian. Euskal Herrian Euskaraz, Bilgune Feminista, Ikama eta Ernai kolektiboek parte hartuko dute. Ondotik, erakusketa izanen da eta Zubi Puntak Iguana y los Jumiles taldearen kontzertua antolatu du 22:30ean.
Apirilaren 5ean, larunbata, erakusketa karpan egonen da ikusgai goiz osoan. 12:30ean bertso poteoa izanen da ostatuz ostatu, Zubi Puntatik abiatuta. Kattin Madariaga, Irantzu Idoate, Josu Txoperena, Ekhiñe Zapiain eta Haira Aizpurua bertsolariak arituko dira. 14:30ean bazkaria eginen dute (atzo itxi zen txartelak erosteko epea).
Bazkalondoan egitarauak segida izanen du; 16:30ean bingo musikatua eginen dute eta 18:30ean elkarretaratzea plazan, Aire hemendik! Guardia Zibilaren kuartelik ez lelopean. 19:00etan triki poteoa izanen da M&Men eskutik eta 20:30ean bokatada. Azkenik, 21:00etatik aitzinerat kontzertuak izanen dira: Soletikan erromeria taldea, Bad Sound System eta Pussy Gyals DJa.