Erratzuko parkina hetsita egonen da Aste Saindura arte

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 2a, 12:30

Aparkalekua irekitzean, Erratzu bisitatu nahi dutenei erreserba egiteko betebeharra oroitarazi die udalak

Baztango Udalak adierazi duenez, Erratzuko sarrerako harrera gunea, ibilgailuak uzteko eta Xorroxingo ur jauziko bisitak kudeatzeko erabiltzen dena, hetsita egonen da Aste Saindura arte. Udalaren erranetan, egokitzapen eta hobekuntza lanak egiten ari dira Next Generation funtsaren bitartez, «harrera eremua atseginagoa izan dadin eta kudeaketa hobeki antolatu ahal izateko». Lanak apirilaren 17ko akituko dituztela aurreikusi dute.

Harrera gunea martxan izatean, Erratzu bisitatzen duten pertsonei «aparkaleku bat erreserbatzeko betebeharra» azpimarratu die udalak. Gainera, «herrian kolapsoak eta eragozpenak saihesteko helburuarekin, gaituak ez dauden eremuetan aparkatzen duten ibilgailuak kontrolatuko dira». Horrez gain, erreserbak, oraingoz, debalde izanen direla jakinarazi dute, «aplikazioa eta kobratzeko ordenantzak garatu bitartean».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun