Baztanberriko zubiaren lanak lizitazioan atera ditu Nafarroako Gobernuak 2,7 milioi eurotan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 2a, 11:00

Obrak egiteko 22 hilabeteko epea ezarri dute

Nafarroako Lurralde Kohesiorako Departamentuak lizitazioan atera du Elizondoko Santiago karrika eta Baztanberri plaza lotu nahi dituen zubiaren lanak. Proiektuak 2.769.890 euroko aurrekontua izanen du eta lanek 22 hilabeteko epea. Horrekin, saihesbiderako irteera zuzena eman nahi diote karrika nagusiari.

Lanak 230 metroko tartean eginen dituzte guztira. Santiago karrikan biribilgunea eginen dute, eta bideak ondoko belaitik segituko du, erreka zeharkatu, eta gaur egun saihesbiderat ateratzeko NA4407 errepidean dagoen biribilguneraino. Bi erreiko errepidea izanen da, bakoitza 3,5 metroko zabalerarekin, eta 2 metroko espaloiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun