[ARGAZKIAK] Giro ederra asteburuan Anizen egindako txirrindularitza proban

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 1a, 10:30

Martxoaren 29an, larunbatean, Aniz jendez, kotxez eta bizikletaz bete zen. Arratsaldeko lehenbiziko orduko nabari zen mugimendua herrian, Baztango Txirrindulari Taldekoak (BTT) antolatzera etorriak, aniztarrak kotxeak bideratzen, bidegurutzeetan jendea laguntzen…

Argazkiak eta testua: Maitane Maritorena

Izan ere 95 neska-mutiko etorri ziren Nafarroako kirol jokoetarako puntuagarria zen mendiko bizikletako itzulia egitera, horietarik 25 Baztandarra Txirrindulari Taldekoak. Aitzineko astean izandako eguraldiak eta larunbat goizean berean egin zuen erauntsiak, prestatuta zeuden bi zirkuituak lohituta utzi bazituen ere, haurrek sufritu bezainbat gozatu zuten lohi artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!