Baztango Osasun Plataformak elkarretaratzea eginen du asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 31a, 19:00

100 bat herritar bildu ziren martxoan egindako elkarretaratzean. Ondikol.

Hilabeteko lehen asteazkenetan elkarretaratzeak deitzen segitzen du Baztango Osasun Plataformak, eta apirilean ere leku eta ordu berean bilduko dira; hilaren 2an 18:00etan Elizondoko Osasun Etxearen aitzinean.

Martxoan egindako hitzorduan «berri txarrak» ekarri zituzten, izan ere, Nafarroako 73 plazetatik «46 bakarrik bete dira oposizio bidez, eta Elizondori dagozkion biak hutsik gelditu dira». Beraz, bi mediku eta pediatra postu erdia falta dira oraindik betetzeko, «eta aferak luze joko du, ez baita epe motzeko konponbiderik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun