Haurraren emozioak kudeatzen ikasteko saioa eginen dute Elizondon apirilaren 2an

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 26a, 16:00

Baztango Gizarte Zerbitzuak 'Erlaxazio teknikak emozio zail eta biziak maneiatzeko' solasaldia antolatu du heldu den asteazkenean, apirilaren 2an, 17:00etan Arizkuneneko sabaian

Agintzari kooperatibak gidatuko du saioa eta Lehen Hezkuntzako haurren gurasoei egonen da zuzendua, baina interesa duen orok parte hartzen ahalko du. Hiru galdera nagusi erantzunen dituzte solasaldian:

  • Nola lagun diezaioket lasaitzen eta bere emozioak kudeatzen?
  • Zer egin dezaket modu autonomoan egiten ikas dezan?
  • Nola lasaitu ni eta nire emozioak kudeatu?

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 689 035 078 telefono zenbakian edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun