Nafarroako Bizikleta Txapelketa eginen dute larunbatean Anizen

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 26a, 16:30

Baztandarra Txirrindularitza Taldea antolatzen ari da hitzordua.

Txapelketa Nafarroako kirol jokoetarako puntuagarria izanen da kimu eta haurrendako eta 100-120 neska mutiko bilduko direla aurreikusi dute

Testua: Maitane Maritorena

Heldu den larunbatean, martxoaren 29an, Anizen Nafarroako Bizikleta Txapelketa eginen da 16:30ean. Txapelketa Nafarroako kirol jokoetarako puntuagarria izanen da kimu eta haurrendako. Hauek ibilbide bat izanen dute, puntuagarria izanen dena, eta ttipienek eta hasi berriek bertze ibilbide bat izanen dute. Hortaz, lau kategoria izanagatik, bi ibilbide izanen dira. Nafarroa guztitik 100-120 neska mutiko etorriko direla aurreikusten da.

Honen antolaketan Baztandarra Txirrindulari Taldea ari da, baina bistan denez, lan handia eskatzen duenez, aniztarrak ere hor egonen dira laguntzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun