Lehenbiziko ikastaroa Android mugikorraren erabilerari buruz izanen da, martxoaren 31tik apirilaren 3ra, 16:30etik 19:00etara. Mugikorren oinarrizko erabilera segurua, argazkiak eta hodeiko memoria, nabegazioa, aplikazioak eta Whatsapp erabiltzen ikasiko dute. Parte hartzaile bakoitzak bere smartphonea eraman beharko du.
Bigarren ikastaroa administrazio elektronikokoa izanen da, apirilaren 7tik 10era, 16:30etik 19:00etara. Bertzeak bertze, Cl@ve erabiltzen, Ziurtagiri Digitala edo NAN elektronikoa sortzen, Osasun karpeta pertsonalera sartzen eta Enplegu, Gizarte Segurantza, Trafiko edo Zerga Agentziaren izapide elektronikoa erabiltzen irakatsiko dute.
Bi ikastaroetan izena eman beharko da, 948 012 012 telefonoan edo aventuradigital.navarra.es webgunean.