Gizon bat atxilotu dute N-121-A errepidean Almandozen 17 kilo haxixekin

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 20a, 10:30

Irudia: Guardia Zibila.

Guardia Zibilak 38 urteko gizon frantses bat atxilotu zuen joan den igandean, martxoaren 16an, N-121-A errepidean Almandoz parean.

Kontrol batean urduri sumatu zuten gidaria, eta kotxea arakatzean 28 pakete haxix harrapatu zituzten ibilgailuaren gibeleko aldean, hondo bikoitzean ezkutatuak. Guztira, 17,670 kilo haxix zeramatzan, ustez, Frantziarat. Droga trafikoa egotzita kartzelatu dute gidaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun