Nafarroako Akordeoilarien Topaketa eginen dute apirilaren 12an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 19a, 15:00

2019an Arantzan izan zen besta.

60 bat soinu jotzaile bilduko dira herriko karriketan egun osoko egitarauarekin

2011tik Nafarroako Akordeoilarien Topaketa ospatzen da urtero herriz herri, eta aurten Elizondoren txanda izanen da, apirilaren 12an. Goizean kalejira eginen dute herritik barna, 10:45ean Lur Aretotik abiatuta. 12:15ean ongietorria eginen diete bertaratutakoei plazako terrazetan, musika eta aperitiboarekin. 13:15ean bueltan joanen dira Lurrera eta bertan bazkaria izanen da 14:30ean, Santamariaren eskutik. Eguna borobiltzeko, 17:00etan kontzertuak izanen dira.

Bazkaltzeko haurren eta helduen menua izanen da, haurrena 17 eurotan eta helduena 40 eurotan martxoaren 31ra arte, eta 45 eurotan apirilaren 1etik 6ra. Ordainketa ES31 3008.0050.3733.3608.2817 kontu zenbakian egin beharko da (Rural Kutxa) izen abizenak eta lagun kopurua zehaztuz, eta ordainagiria eraman beharko da egunean. Gainera, janariarekin arazorik edo intolerantziarik izatekotan, abisatzeko eskatu dute. Informazio gehiagorako eskuragarri daude 616 889 985 telefono zenbakia eta acordeoiana@gmail.com helbidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun