Ortzegun honetan egitekoa zen Elizondoko etxegabetzea gibelatu dutela ohartarazi dute

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 18a, 09:30

Mendialdeko Etxebizitza Taldeak eta Baztanen Bizi Nahi Dugu plataformak jakinarazi dutenez, martxoaren 20rako Elizondon aurreikusia zegoen familia baten etxegabetzea aldi baterako gibelatu du epaitegiak, helegite bat tramitatzen den bitartean. Beraz, etxegabetzea gelditzeko egina zen deialdia bertan behera utzi dute bi eragileek eta etorkizunera begira erne egoteko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun