Atzo, igandea, Elizondoko abesbatzak kontzertua eman zuen Elizondoko zaharren egoitzan. Entzule ugari bildu zen, zahar etxekoak zein ez egoiliarrak. Zortzi pieza kantatu ziren eta arras kontent gelditu ziren. Abesbatzak eskerrak eman ditu ekitaldia egiteko gonbidapenagatik eta bertaratutako guztiei ere.
Argazkia eta testua: Tomas Loiarte
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.