'Aldaketa ereiten' jardunaldia eginen dute ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 17a, 14:00

Boliviako nekazari indigenen berdintasuna eta bidezko elikadura sistema du helburu Bartolina proiektuak.

Nafarroako Bakea eta Elkartasuna Fundazioak Elkartasuna ereiten jardunaldia antolatu du martxoaren 20an, ortzeguna, Elizondon. Bi jarduera nagusi izanen dira goizean: Bartolina proiektuaren aurkezpena eta baratze solidario baten landaketa.

10:00etatik 13:00ak arte Bartolina proiektua ezagutzeko aukera izanen da Merkatuko plazan. Boliviako emakume nekazari indigenekin egindako proiektua da Bartolina, eta berdintasunean oinarritutako elikadura sistema bidezkoagoa sortzea du helburu. Bertaratzen direnak oparia eramanen dute etxera.

13:00etan, berriz, baratze solidario baten landaketa eginen dute Lanbide Eskolan, sasoiko eta tokiko barazkiez gozatu ahal izateko. Ikastetxeak eta fundazioak lankidetzan egindako proiektua da eta bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun