III. Mundu Gerra eta Harat taldeek Amaiurren joko dute igandean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 13a, 16:00

Argazkia: Irantzu Pastor.

Urtaro bat, kontzertu bat ekimeneko hirugarren emanaldia antolatu du Zapatillerak martxoaren 16an Amaiurko elkartean. Bi talde izanen dira oholtzaren gainean 18:00etatik aitzinera: III. Mundu Gerra post punk talde beratarra eta Harat post rock talde baztandarra. Sarrera bortz euro izanen dira, Zapatillera Lagun direnendako debalde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun