Ekitaldi kultural ugari izanen dituzte martxoan ere Txokoto tabernan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 13a, 13:30

Igandean, martxoak 16, La Nive talde ingeles-frantsesa izanen da oholtzaren gainean, kanta klasiko frantsesak kantatuz jazz akustikoan 19:30etik aitzinerat

Heldu den astean, berriz, bi kontzertu eta solasaldi bat izanen dute. Martxoaren 21ean, ortziralea, Jim and Mike madrildarrek blues, rock eta soul kontzertua emanen dute 22:00etan. Biharamunean, larunbata, Hot Mess rock klasikoko talde euskaldunaren kontzertua izanen dute 13:00etan. Igandean, martxoak 23, Aitor Ventureirak Ecos del bosque liburua aurkeztuko du 19:30ean. Euskal Herriko baso eta zuhaitzak ditu hizpide liburuak eta aurkezpena gaztelaniaz izanen da.

Martxoko azkeneko asteburuan ere musika izanen da nagusi. Hilaren 28an, ortziralea, Old Time Spooks euskal taldeak spooky hillbilly punk doinuak taularatuko ditu 22:00etan. Igandean, martxoak 30, Mahl Kobat bakarlari akustiko euskaldunak kontzertua emanen du 19:30etik aitzinerat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun