Elizondoko Eskola Publikoa D eredura bueltatuko da heldu den ikasturtean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 13a, 14:00

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Pai-D eredutik ateratzeko eskaera baimendu dio ikastetxeari eta 2025/26 ikasturtean jarriko dute martxan berriz ere D eredua

2009an ezarri zuten Pai-D hezkuntza eredua Elizondo Eskola Publikoan, «ikasleen ingelesa indartzeko helburuarekin». Zehazki, euskaraz eta gaztelaniaz ematen ziren zenbait ikasgai ingelesez ematera pasatu ziren.

Hala ere, «ikasleen profila aldatu dela ikusita eta eskola publikoan D eredua logikoena izanik», D eredura bueltatzeko eskaera egin dio eskolak Nafarroako Gobernuari, eta baimena onartzea ebatzi du Hezkuntza Departamentuak. Beraz, D eredura bueltatuko da ikastetxea heldu den ikasturtetik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun