10 bikotek parte hartu dute aurten Erratzuko Pala Txapelketan eta asteburu honetan jokatuko dute finala, martxoaren 15ean, larunbata, 10:30etik aitzinera Erratzuko frontoian.
Lehenbizi hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua izanen da: Unai Santxotena eta Oihan Altzuart, Aingeru Olabe eta Mikel Zenozen kontra. Ondotik finala jokatuko dute, Beñat Etxebere eta Jon Maritorena, Unai Urrutia eta Txomin Altxuren kontra (azken hau Manu Irigoienen ordez) arituko dira.