Baztan Haur Eskolan garbitzaile lanpostua betetzeko deialdia egin du Lixura Baztanek

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 12a, 20:00

Interesa duten herritarrek martxoaren 23ra arte aurkezten ahalko dute eskabidea udaleko erregistroan

Baztango Udalaren jabetzakoa den Lixura SL enpresa publikoak lan deialdia egin du, Baztan Haur Eskola garbitzeko langile baterako eta garbitzaileen lan poltsa osatzeko. Hau da, ateratako hautagaiak garbitzaile postua beteko du eta gainerako gaindituen zerrendarekin lan poltsa osatuko dute, ondorengo kontratazio eta ordezkapenetarako erabiliko dena.

Deialdian parte hartzeko hurrengo baldintzak bete beharko dira:

  • Espainiako edo Europar Batasuneko nazionalitatea
  • Hamasei urte beteak eta erretiroa hartzeko adina gainditu gabea
  • Eskola, DBH, graduatu, Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea
  • Eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa
  • Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua ez egotea
  • Nafarroako bi hizkuntza ofizialen ezagutza. Euskararen kasuan, ahozko gaitasunaren B2 maila edo baliokidea (titulurik ez dutenei proba eginen zaie)

Parte hartu nahi dutenek martxoaren 23ra arte izanen dute eskabidea aurkezteko epea Baztango Udaleko Erregistro Orokorrean. Deialdiaren informazio guztia, eskabidearen inprimakia eta merezimenduen autobaloraziorako agiria eskuragarri daude baztan.eus webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun