Soraurengo Leire Artazkoz Oberenako taldekidearekin batera bigarren mailako txapela lortu dute martxoaren 8an Mallabian
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatutako Euskal Herriko pala goma irekiko finalak jokatu zituzten martxoaren 8an Mallabian (Bizkaia). Bigarren mailako finalean, Oberena taldeko Anne Casillas iruritarra eta Leire Artazkoz suertatu ziren txapeldun (argazkian), Intxurreko Zubelzuri eta Agirreri 30-14 irabazita.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.