Aurten ere frontenis txapelketa antolatu dute Berroetan. Azkeneko urteetako ohitura segituz, azaro aldera hasi zen txapelketan bikote andana batek parte hartu zuen. Frontoiko pilotakadekin, neguko egun motzak eramangarriagoak bilakatzen dira; herriko erdigunean zer ikusi eta norekin egon izaten baita! Azkenean, Jon eta Arantxi, Aieko eta Agustinen kontra aritu ziren finalean, eta azken hauek izan ziren garaile!
Esker mila anitz antolatzaile eta parte hartzaileei; herri ttikiak bizirik mantentzeko behar beharrezkoak dira horrelako ekimenak. Udaberrian pala txapelketaren tenorea izanen da!