Baztango Gizarte Zerbitzuak gurasoen banantzeari buruzko online solasaldia antolatu du martxoaren 11n, 17:00etan. Lehen Hezkuntzan dauden haurren gurasoendako saioa izanen da eta bertzeak bertze, landuko dute haurrari banaketaren berri nola eman, zer egin daitekeen ahalik eta guttien eragin diezaion eta nola bermatu bi gurasoak hurbil izaten segituko dituela.
Interesa duten gurasoek izen eman dezakete gizartezerbitzua@baztan.eus helbidean edo 689 035 078 telefono zenbakian.