Elkarretaratzean plataformako kideek hitza hartu zuten eta «berri txarrak» ekarri zituzten, izan ere, Nafarroako 73 plazetatik «46 bakarrik bete dira oposizio bidez, eta Elizondori dagozkion biak hutsik gelditu dira». Beraz, bi mediku eta pediatra postu erdia falta dira oraindik betetzeko, «eta aferak luze joko du, ez baita epe motzeko konponbiderik».