Baztango Udalak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak aurrebegirale titulua lortzeko ikastaroa antolatu dute Elizondon. Martxoaren 15ean, 22an eta 29an eta apirilaren 5ean eta 12an izanen dira saioak, Arizkuneneko bilera gelan 10:00etatik 14:00etara.
Ikastaroa debalde izanen da eta 14-17 urteko gazteak aisialdiko aurrebegirale gisa formatzea du helburu. Interesa dutenek 689 035 078 telefono zenbakian edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbidearen bitartez eman dezakete izena.