Martxoak 8

Zahar etxeko zortzi emakumeren testigantzak bildu ditu Bertan Baztan elkarteak

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 5a, 19:00

Martxoaren 8ko aitzineko egunetan elkarteko kideek ezagutzera emanen dituzte emakume hauen istorioak

Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietarat, Baztango zortzi emaztekiren historiak bildu ditu Bertan Baztan merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza elkarteak. Azaldu dutenez, «Francisco Joaquin Iriarte egoitzan bizi diren zortzi emakumeri ahotsa eman nahi izan diegu, haien istorioak konta ditzaten. Istorio horiek, bertze aunitzekin batera, Baztango historia definitzen lagundu dute».

Hurrengo egunetan elkarteko kideek istorio horiek erakutsiko dituzte, «herritarrek gure historiari buruz pixka bat gehiago jakin dezaten».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun